Zumaia eta Zarautz arteko N-634 errepidea itxiko dute gaur arratsaldean

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 28a

Euskal Kosta Krosa eta Roller probak jokatuko dira kostako errepidean, eta zirkulazioari eragingo dio hiru ordu inguruz.

N-634 errepidea, Getariatik Zumaiara.

Euskal Kosta Krosa eta Euskal Kosta Roller kirol probak jokatuko dira gaur Zarautz eta Zumaia artean. Ondorioz, hainbat minutuz itxita egongo da kostako N-634 errepidea. Zarauztik Zumaiara, bi noranzkoetan, 16:25ean itxiko dute errepidea. Horregatik, ibilgailuek Meaga bidea edo autobidea erabili beharko dituzte.

Gaztetape-Zumaia noranzkoa 17:50ean irekiko dute, eta Zumaia-Getaria, berriz, 18:30ean. Zarautz eta Getaria arteko bi noranzkoak, ordea, beranduago zabalduko dituzte: 19:25ean, alegia.

Esan bezala, Meagako bidea irekita egongo da, eta Getariako Udalak zehaztu duenez, San Prudentzioko eta Askizuko auzotarrentzat Gaintza-Indauxeko by-passa irekita egongo da.

Horrez gain, autobus zerbitzua egokitzeko lanzaderak izango direla jakinarazi dute. Informazioa Euskotren-en webgunean kontsulta daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide