Zumaiako Arritokieta kalea (Gorka Zabaleta)
Datorren astelehenean eta asteartean, Imanol Rayo film zuzendariaren Hil kanpaiak pelikularako grabaketa lanak egongo dira Arritokieta ermita inguruan eta hilerrian. Hori dela eta, bi egun horietan, gehienez 2 minutu iraungo duen semaforo batekin aldizkako etenak egongo dira Arritokieta kalean.
Asteartean, gainera, 15:00etatik 19:00etara bitartean, kalea guztiz moztuta egongo da bide erdian kamera eta lan-taldeko kideak egongo direlako.