Goikoetxeak eta Basquek irabazi dute Zumaia Jai Alai txapelketa

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 28a

Hain zuzen, Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Basque bikoteek neurtu zituzten indarrak. Goikoetxea eta Basque nagusitu ziren, kolore urdina soinean.

Lehenengo set-ean Egiguren eta Lopez izan ziren nagusi, 8-15 markagailuarekin. Bigarrengoan, ordea, Goikoetxeak eta Basquek erdietsi zuten garaipena: bi puntuko aldearekin nagusitu ziren, 15-13 markagailuarekin. Hala, berdinketa hausteko set-ean, bost puntura jokatu zuten bikoteek, eta Goikoetxeak eta Basquek irabazi zuten. 5-2 markagailuarekin, Egiguren eta Lopez azpiratzea lortu zuten.

Argazki guztiak ikusteko, egin klik hemen

Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide