Aiako Laurgainen, Zumaiako Artadin eta Zarauzko Itxasmendin ere jaiak izango dira asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 27a

Asteburu honetan San Migel jaiak ospatuko dituzte eskualdeko hainbat auzotan. Auzoetako jaiak bata bestearengandik desberdinak izaten dira, bakoitzak bere berezitasunak izaten baititu. Zarauzko Itxasmendin motozaleen topaketa egingo dute bihar.

Giro aparta izaten da Zumaiako Artadi auzoan San Miel jaietan. (Onintza Lete)

Udazkenarekin batera iristen dira San Migel jaiak Euskal Herriko hainbat txokotara, eta eskualdeko zenbait auzotan ere izango da zeregina asteburuan, samieletan. Aiako Laurgain, Zumaiako Artadi eta Zarauzko Itxasmendi auzoetan ospatuko dituzte jaiak hurrengo egunetan, eta herritarrak festan parte hartzera animatu dituzte tokian tokiko festa batzordeetako kideek.

Auzoetako jaiak bata bestearengandik desberdinak izaten dira, eta bakoitzak bere berezitasuna izan ohi du. Zumaiako Artadin, esaterako, ez dira faltako zaldi proba, herri kirolak eta Arno ganadutegiko zezen txikiak edo pottokak. Aiako Laurgainen, haurrentzat jolasak egingo dituzte larunbat arratsaldean. Eta Zarauzko Itxasmendin, egun berean, motozaleen topaketa egingo dute. Horrez gain, iganderako haurrentzat ekimen sorta antolatu dute auzoan.

Egitarauak

  • Artadi (Zumaia)

Bihar, larunbata. Mikel Deunaren bezpera.
12:00. Zaldi proba, Aitor Santa Klara eta Talaia jatetxea. Herri kirolak: Jesus Mari Mujika eta Ugaitz Mugertza aizkolariak. Giroa alaitzen, Izer eta Alabier trikitilariak.
14:30. Auzoko eta elkarteko jubilatuen bazkaria.
16:30. Arno ganadutegiko, zezen txikiak eta pottokak.
18:00. Amona Joxeparen istorioak ikuskizuna, Patata Tropikalaren eskutik.
19:00. Sagardo dastaketa eta erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.

Irailak 29, igandea. Mikel Deunaren eguna.
11:00. Meza.
12:00. Puzgarriak.
12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partida: Exposito – A. Elizegi eta Murua – Irazustabarrena.
13:00. Txakolin dastaketa eta
Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsolariak eta Ion Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariak.
16:30. Arno ganadutegiko zezenak eta pottokak.
17:30. Bertsolarien bigarren saioa eta puzgarriak.
18:00. Artadiko XXI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Parte hartzaildeak: Eneko Urkola eta Aiora Roteta; Janire Segurola eta Elaia Diaz; Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi; eta, Eider Garro eta Araitz Elizalde.
Segidan, erromeria Ion Ostolaza eta Rakel Pujana trikitilariekin.

  • Laurgain (Aia)

Irailak 28, larunbata.
16:30. Ume jolasak eta txokolatada.
17:30. Tortilla patata lehiaketa (eguraldi txarra balitz haur jolasak eta tortilla lehiaketa bertan behera geldituko dira).
21:00. Auzo afari herrikoia, Atseden toki elkartean. 27 euroren truke. (Menua: tomate entsalada, urdaiazpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta eta menbrilloa. Kafea eta kopa).
Afal ostean, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik, erromeria goizaldera arte.

Irailak 29, igandea.
10:30. Samiel eguneko meza egingo dute.
Jarraian, hamaiketakoa.
Ondoren, herri kirol erakustaldia.

  • Itxasmendi (Zarautz)

Irailak 27, ostirala
18:30. Jaiei hasiera emateko, Txan-txan maskota agertuko da trakarekin eta suziriekin.
19:00. Pintxo-potea egingo dute karpan.
19:30. Los Tenamapas y El Mariachi taldea.
23:00. Kontzertua eta ondoren DJ Davila.

Irailak 28, larunbata
09:00. Motozaleen topaketan izen-ematea zabalduko da, eta «egoera zailean dauden pertsonentzako» janaria biltzeko gunea irekiko dira.
10:30. Pintxo-potea eta taldeko argazkia, Zarauzko Munoa plazan.
11:00. Moto topaketako ibilbidearen hasiera.
13:00. Motozaleen iritsiera Itxasmendira
14:00. Karpan herri bazkaria izango da.
16:00. Motozaleentzako jolasak eta X-Bike zaldi simulagailua izango dira.
18:00. Stunt show-a Emilio Zamorarekin, motozaleentzat.
19:00. Garaikur banaketa eta zozketak.
20:30. El ritmo del Desvan taldea. 80ko eta 90eko hamarkadetako musika.
23:00. El ritmo del Desvan taldearekin dantzaldia.

Irailak 29, igandea.
11:30- 13:30. Haurrentzako puzgarrien parkea.
12:00. Toka txapelketa.
13:00. Patata tortilla lehiaketa.
16:00-19:00. Haurren parkea eta apar festa.
18:30. Holi jaialdia, Itxasmendin.
20:30. Festak agurtzeko azken traka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide