Aizarnazabalgo Samiel festak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko dute irailaren 28an

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 23a

Zumaiatik 23:00etan abiatuko da autobusa, eta 04:30ean itzuliko da Aizarnazabaldik hara; Zestoatik, berriz, 23:30ean abiatuko da, eta 04:00etan itzuliko da bertara.

Aizarnazabalgo Samiel festak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko dute larunbatean, irailaren 28an. Zumaia eta Airzanazabal eta Zestoa eta Aizarnazabal artean eskainiko dituzte gaueko zerbitzuak: Zumaiatik 23:00etan abiatuko da autobusa, eta 04:30ean itzuliko da Aizarnazabaldik hara; Zestoatik, berriz, 23:30ean abiatuko da, eta 04:00etan itzuliko da bertara.

Honako lotura honetan ikus daiteke ostiraletik igandera bitartean ospatuko dituzten Samiel jaietarako prestatu duten egitaraua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide