Zozkatu dituzte Olarro Eguneko batel estropadako txandak

Baleike 2019ko irailaren 20a

Bihar jokatuko da Olarro Eguneko XIII. Bandera Urola ibaian, 11:00etan hasita. Dagoeneko egin da txanden zozketa.

Olarru Eguneko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da batel estropada, eta aurten ere, arrakasta izan duela esan daiteke; guztira 32 taldek eman dute izena. Bihar goizean jokatuko da XIII. Olarro Eguneko estropada 11:00etan hasita, eta dagoeneko egin dira txanden zozketa.

Binaka lehiatuko dira izena eman duten 32 batelak, 16 txandetan. Behin hori amaitzean finala jokatuko da. Txanden hurrenkera ikusteko hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide