Santamariaren eta Ormazuriren artelanak Zarauzko Lukasen

Urola Kostako Hitza 2019ko irailaren 11

Bihar zabalduko dute eta datorren azaroaren 4ra arte izango dira ikusgai bi artista zumaiar hauen proposamen artistikoak.

Ander Ormazuriren eskultura eta Arantxa Santamariaren collage lana.

Erakusketa berria zabalduko dute bihar Ipar kaleko Lukas ardotegian, eta, oraingo honetan, Arantxa Santamaria eta Ander Ormazuri zumaiarren lanak paratuko dituzte. Pintura, eskultura eta collageak ikusteko aukera izango da, irailaren 12tik azaroaren 4ra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide