Martxan da Hazilan berriro, enpresa eta gazte langabeentzako proiektua

Urola Kostako Hitza 2019ko ira. 4a, 16:45

Beste behin ere martxan da Hazilan proiektua, langabeei eta eskualdeko enpresei bultzadatxoa emateko.

94 gaztek hartu dute parte orain arte Hazilan programan. 6. edizioko parte hartzaileak dira hauek. (UKUE)

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren zortzigarren deialdia egin du. Proiektuaren helburua "langabeei laneratzen laguntzea edo lanean ari direnen lan aukerak hobetzea" da. Orain arte, guztira, 109 pertsonak hartu dute parte aurreko edizioetan, eta besteak beste, laneratze prozesuak egin dituzte 46 enpresatan.

Zortzigarren edizioan, batetik, prestakuntza eskaintza indartzea da asmoa, eta bestetik, parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egiteko aukera izango dute. Programaren barruko ohiko prestakuntzaz gain, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerei buruzko prestakuntza ere jasoko dute HazilanĀ  programan. Amaitzeko, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.

Hazilan proiektuaz gehiago jakin nahi duena informazio saiora bertaratu daiteke irailaren 12an, 10:00etan, Udal Elkartearen egoitzan.

Izena eman nahi duenak bi modutara egin dezake. Udal Elkartearen egoitzara bertaratuta edo izena emateko orria (Udal Elkartearen webgunean eskuragarri) posta elektronikoz bidalita, hazilan@urolakosta.eus helbidera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide