Gaur arratsaldean Kontxako Banderako sailkatze estropada jokatuko da Donostian, eta erlojuaren aurkako lehia izango da. Emakumezkoen saioa 17:30ean hasiko da, eta hogei ontzik parte hartuko dute. Emakumezkoen traineruek itsas milia bat eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute, eta Oriok eta Zumaiak A taldeak egingo dute arraunean. Oriotarren bigarren aterako aterako dira, eta zumaiarrak, berriz, zortzigarren
Gizonezkoen estropada 18:00etan hasiko da, eta 24 traineruk neurtuko dituzte indarrak, hiru itsas miliako ibilbidea osatuz. Orio eta Zarautz A taldean arituko dira, eta Getaria eta Zumaia B taldean. Oriotarrak bosgarren postuan abiatuko dira, zarauztarrak 12.ean, getariarrak 14.ean eta zumaiarrak itxiko dute sailkatze proba, 23. aterata.
Gaur, 16:30etik aurrera, ETB1ean botako dute erlojupeko estropada.