Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Oñatin

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 27a

Txapelketarako sailkatutako bertsolarien laurdena baino gehiago da eskualdekoa. Jakinarazi dute dagoeneko zein bertsolarik abestuko duen saio bakoitzean.

Udaberrian hasi zen sailkapen fasea, eta galbahea gainditzea lortu zutenek irailaren 14an hasiko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Dagoeneko eman dute saioen berri, eta bertan kantatuko duten 48 bertsolarietatik 12 izango dira Urola Kostakoak. Horietatik 11k final zortzirenetan abestuko dute, eta Jon Maia zuzenean dago sailkatuta final laurdenetarako, aurreko txapelketan izandako emaitzagatik. Saioak Gipuzkoako 16 herri ezberdinetan izango dira; final zortziren bat Zumaian izango da, eta finalaurden bana izango dira Azkoitian eta Azpeitian.

Hemen dago ikusgai txapelketan parte hartuko duten eskualdeko bertsolariek zein saiotan abestuko duten:

  • Ainhoa Agirreazaldegi Rekondo (Zarautz): Ordizian, irailaren 21ean.
  • Aitor Urbieta Aizpurua (Zarautz): Ordizian, irailaren 21ean.
  • Beñat Lizaso Alberdi (Azpeitia): Ordizian, irailaren 21ean.
  • Aitor Salegi Martija (Zestoa): Lasarte-Orian, urriaren 5ean.
  • Oier Aizpurua Olaizola (Zarautz): Lasarte-Oria, urriaren 5ean.
  • Unai Izagirre Etxeberria (Azkoitia): Lasarte Orian, urriaren 5ean.
  • Felix Zubia Olaskoaga (Zarautz): Oñatin, irailaren 14an.
  • Iñigo Mantzizidor Larrañaga (Zarautz): Amasa-Villabonan, irailaren 15ean.
  • Oier Etxeberria Zubimendi (Azpeitia): Amasa-Villabonan, irailaren 15ean.
  • Beñat Jauregi Etxeberria (Zarautz): Zumaian, irailaren 22an.
  • Iñaki Gurrutxaga Zubimendi (Orio): Elgoibarren, irailaren 29an.
  • Jokin Uranga Isuskiza (Azpeitia): Elgoibarren, irailaren 29an.
  • Jon Maia Soria (Zumaia): Eibarren, urriaren 26an.

Txapelketaren inguruko informazio guztia ikusgai dago Bertsozale Elkarteak sortu duen webgune honetan. Saioetako sarrerak, berriz, bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide