Ehun lagun Zumaian bi gurpilen gaineko poteoan

Baleike 2019ko abuztuaren 17a

Bizikleta gainean hasi dute Kuadrilla Eguna gazte ugarik. Beheko plazatik hasi eta tabernaz taberna herriko txokoak gurutzatuz egin dute poteoa.

Eguzkipean eta bi gurpilen gainean, Beheko plazatik hasi, eta herriko tabernak Kuadrilla Eguneko kolore biziz jantzi dituzte ehun lagunek. 

Torreberriko aterpean jarraituko du festak: kuadrillen arteko bazkaria egingo dute bertan. Kuadrillen arteko jolasak izango dituzte ondoren, Odietan. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide