Hamar urte baino ez ditu Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina honek, eta gaur arte behin baino ez zuen irabazi Zarauzko Enbatak: duela bost urte, KAE2 ligan.
Lehen txandan Lapurdik eta Santoñak eman dute erakustaldia, Zumaiaren eta Hibaikaren aurretik sailkatuta. Hala, errenteriarrak matematikoki mailaz jaitsiko dira. Zum
aiak ez du bere estropadarik onena egin, ezta Getariak ere. Getariarrek azken unean aurreratu die donostiarrei eta, modu honetan, hirugarren sailkatzea lortu dute.