Bainurako irekita daude Zumaiako Santiago eta Getariako Gaztetape hondartzak berriro ere

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 14a

Osasun Sailak goizean egin du uraren kalitatearen analisia, eta, atzo ez bezala, kutsadura maila mugaren azpitik dagoela ziurtatu du.

Zumaiako Udaletik adierazi dutenez, atzoko kutsadura maila altuaren arrazoiak ez daude argi. Zumaian eta Getarian ez ezik, Mutrikuko hondartza batean ere bainua debekatu zuen Osasun Sailak.

Halaber, gertatutakoaren inguruan jarraipen zorrotza egingo duela iragarri dute, eta jakin bezain azkar jakinaraziko diela herritarrei zerk eragin duen kutsadura altua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide