Osasun Sailak egindako analisiek ondorioztatu dutenez, kutsaduraren mailak bainua hartzeko ezarritako muga gainditu du. Segurtasun neurri gisa, bandera gorria izan zen atzo egun guztian zehar Santiago hondartzan.
Gaur aztertuko dute ura berriz, eta emaitzaren arabera baimenduko dute uretan sartzea.