Gaurkoan Hibaikak hartu du aurrea lehen momentutik. Ziabogan azkarrena izan da 5:45 denborarekin. Bigarren txandan aritu den San Juanek lortu du bigarren denbora onena (5:52), Tolosaldea izan da hirugarren (5:55) eta Zumaia laugarren (5:57). Bueltako luzean aldeak handitu egin dituzte errenteriarrek eta 11:23,44 denborarekin irabazi dute Ondarroako bandera. Behetik gora datorren San Juan izan da bigarren (11:34,26), Zumaia hirugarren (11:49,00) eta Tolosaldea laugarren (11:50,93).
Hemen ikus daitezke gaurko estropadako denborak.
Sailkapeneko buruan jarri da berriro Hibaika. 118 puntura berdinduta daude errenteriarrak eta zumaiarrak. Bosna bandera irabazi dituzte bi traineruek, baina orain arte jokatutako azkena Hibaikak irabazi du, eta horregatik da sailkapenaren buruan.
Hurrengo estropada Castron izango dute, ostegunean, Castro challenge delakoa.