Zarautzek irabazi du Zumaiako 34. ikurrina

Baleike 2019ko abuztuaren 11

Zumaiako 34. traineru ikurrina jokatu da gaur, KAE 1 ligarako estropada puntuagarria. Zarautzek eraman du bandera etxera eta Getaria hirugarren izan da. Zumaiak, berriz, lan bikaina egin du eta zazpigarren sailkatu da, seigarrenetik segundo baino gutxiagora.

Zarautz izan da KAE 1eko dominatzaile garbia eta hala berretsi du gaurko estropadan. Hamar segundoko aldea atera dio bigarren izan den Donostiarrari: 20:59,44 Zarautzek, eta 21:09,74 Donostiarrakek. Hirugarren Getaria izan da (20:16,51), eta laugarren bigarren txandan aritu den Pedreña (21:28,41).

Zumaiak lan ona egin du gaur. Aise irabazi du bere txanda 21:44,56 denborarekin, eta bigarren txandan aritu diren Camargo eta Arkote ere atzean utzi ditu. Seigarren izan den San Juaneiko 96 ehunerora geratu dira Xabier Zulaikak entrenatutako mutilak. 

Hemen gaurko estropadako denborak. 

Sailkapen orokorrean Zarautz da lider 146 puntorekin, Getaria laugarren 119 punturekin, eta bederatzigarren da Zumaia 61 punturekin. Castron izango dute hurrengo estropada, ostegun honetan, eguerdiko 12:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide