Lorentzorik gabe ere festa egin dute San Lorenten

Urola Kostako Hitza 2019ko abuztuaren 10a

Bustitik esnatu da San Lorentzo eguna eta euria lagun izan dute eguerdian San Lorenten, baina horrek ez du festa eragotzi.

Lorentzorik gabe, baina ondo ospatu dute santuaren eguna Zestoako eta Zumaiako auzoan. Ermitan ospatu duten mezaren ondoren, umeak eta haientzat jarri dituzten zezen txikiak eta poniak nagusi izan dira baselizaren atarian. Zimitorioan, berriz, euritik babestuta, helduek mokadutxoa egiteko aukerarik ez dute galdu.

Hemen, San Lorenteko jaietako argazkiak:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide