Giro ona Zumaiako Euskal Jai eguneko lehen orduetan

Baleike 2019ko abuztuaren 9a

Goizetik bazkal ordura arte baserriko gaien azoka egin da alde zaharrean. Alboka, dultzaina eta txalaparta doinuak entzuteko aukera izan da goiz partean, eta baita balkoitik balkoira Maddalen Arzallusek eta Beñat Gaztelumendik egindako bertso saioa ere. Herri bazkariarekin amaitu dira goizeko ekitaldiak. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, sagardo dastatzea egingo da.

Hemen ikus daitezke Zumaiako Euskal Jai eguneko argazki gehiago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide