Aurten ere San Lorentzo egunez ospatuko dituzte jaiak Zestoako eta Zumaiako San Lorente auzoan. Larunbatean, hilak 10, eguerdi partean egingo dute festa han.
Bailarako hildakoen aldeko mezarekin hasiko dute eguna, 11:00etan. Ondoren, ermitaren ondoan, umeentzako ekitaldiak eta jan-edanerako tartea izango dira nagusi. Horrela, 12:00etan umeentzako entzierroa egingo dute, ondoren jolasak, eta Lopeneren abereekin ibiltzeko aukera ere izango dute gaztetxoenek. Bien bitartean, helduek txakolina eta pintxoak dastatzeko abagunea izango dute.