Bihar, San Inazio Eguna, Euskadiko Traineru Txapelketa egingo dute Hondarribiko (Gipuzkoa) uretan, eta bertan izango dira Orioko emakumezkoen ontzia, Orioko gizonezkoen lehen ontzia, Zarauzko Enbata eta Zumaiako emakumezkoen ontzia. Euskotren ligako lau taldek eta ETE ligako lauk neurtuko dituzte indarrak emakumezkoen lehian, eta gizonezkoenean, Eusko Label ligako zazpi taldek eta KAE1 ligako batek hartuko dute parte. 12:00etan hasiko dira estropadak.
Zumaiako emakumezkoen ontziak aurreneko txandan jokatuko du, Ondarroa, Isuntza eta Hibaikarekin batera. Bigarren txandan, aldiz, Orio, Kaiku, Hondarribia eta Deustu ariko dira.
Enbatak gizonezkoen aurreneko txandan hartuko du parte, Ondarroa, Kaiarriba eta Zierbenarekin. Haien ondoren jokatuko dute Oriok, Bermeok, Hondarribiak eta Itsasoko Amak.