Irati Osari harrera beroa egin diote Zumaian

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 28a

Europako maratoi txapelketan parte hartu du Irati Osak, baita zilarrezko domina etxeratu ere. Hala, Itxas-Gain taldeak antolatuta, harrera beroa egin diote gaur piraguista zumaiarrari. Beheko plazan hasi da omenaldia, eta Kofradiarako bidea hartu dute hainbat herritarrek, Osarekin batera.

Kofradiako balkoian, domina jantzi dio Oier Aizpuruak. Bost aldiz munduko txapeldun izan da Aizpurua. Harrera ekitaldian Arritxu Iribar aritu da aurkezle modura, eta Zumaiako emakumezko kirolariek egindako lanari jarri dio azpimarra. Bertan izan da Iñaki Ostolaza alkatea ere; adierazi du txikitatik ezagutzen duela Osa, eta bazekiela "piraguista handia" izatea lortuko zuela.

Irudiak: Juan Luis Romatet

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide