Eskualdetik igaro da EuskarAbentura espedizioa

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 26a

Euskal Herriko geografia, kultura eta historia ezagutzeko EuskarAbentura oinezko espedizioa ari dira egiten 16-17 urte bitarteko 120 gaztetxo hilaren hasieraz geroztik, eta Urola Kostatik ere igaro dira egitasmoan parte hartzen ari direnak. Hain zuzen ere, asteazkenean Zarautzen izan ziren gazteak, eta hango egonaldiaren ondoren, Zumaia eta Deba arteko kostaldea zeharkatu eta Zestoan izan dira gaur. Ekainberri museoa ezagutzeko parada izan dute han.

Ikusi EuskarAbenturak Urola Kostan utzi dituen argazkietako batzuk, hemen: (Argazkiak: EuskarAbentura)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide