Zarautz gailendu zaio Getariari gaur KAE1 ligako estropadan

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 25a

Zarautzek irabazi du bandera Lekeition jokatu den estropadan, eta Getaria bigarren helmugaratu da, sei segundora. Donostiarra izan da hirugarren. Zumaia, berriz, 10. sailkatu da.

Arraunlarietako batzuk, gaurko banderarekin (Zarautz Arraun Elkartea)

Santio egunez, Lekeition jokatu dira gaur eguerdian ETE eta KAE1 ligetako estropadak. Bi banderak eskualdera etorri dira, emakumezkoetan zumaiarrek irabazi dutelako, eta gizonezkoetan, berriz, Zarautzek.

Getaria sailkatu da bigarren, sei segundora. Eta azken horri gertutik jarraitu dio hirugarren egin duen Donostiarrak. Zumaia 9. postuan helmugaratu da gaurkoan.

Sailkapen orokorrean, aldaketa gutxi: Zarautzek jarraitzen du lider, 102 punturekin. Deustok 95 puntu ditu eta, Getariak, berriz, 78. Hirugarren postuan daude getariarrak. puntuetara laugarrenarekin berdinduta, Donostiarrarekin.

Zumaia 9. a da, 43 punturekin. Santoña da 10., baina zumaiarrek baino 13 puntu gutxiago dituzte horiek. Hibaika eta Lapurdi dira bi azkenak, besteengandik urrun: 16 eta 13 puntu dituzte, hurrenez hurren.

Ikusi hemen gaurko estropadako sailkapena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide