Fin dabil Zumaia. Hamahiru segundoko aldearekin irabazi du gaur estropada Lekeition, eta sailkapen orokorrean lider da, 81 punturekin. Hibaikak gertutik jarraitzen dio, 78 punturekin, baina gaurkoan behintzat zumaiarrengandik urrun ibili dira, bai Hibaika (3. sailkatu da), baita Deusto ere.
Hirugarren txandan lehiatu dira hirurak, Tolosaldearekin batera, eta zumaiarrek erraz irabazi dute bai txanda, bai estropada. Deusto, Hibaika eta Tolosaldearen artean egon da lehia bizia, bi segundoz azpiko aldearekin helmugaratu baitira hirurak. Are gehiago, Deusto eta Hibaika bost ehunenekoren tartean iritsi dira helmugara.
Ikusi gaurko emaitzak, hemen.
Hurrengo hitzordua larunbat honetan bertan dute, Kantabrian, Colindresen.