Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko dute bihar Donostian

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 16a

Eskualdeko zortzi ontzi arituko dira Kontxako badiako uretan. Senior emakumezkoek, senior gizonezkoek zein beteranoek jokatuko dituzte estropadak.

(Karkara)

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko dute bihar Donostian, Kontxako badian. Bertan izango dira eskualdeko taldeak. 18:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen saioekin. Zumaiako trainerua bigarren txandan arituko da, Hibaika eta Tolosaldearekin batera. Oriok, berriz, hirugarren txandan hartuko du parte, Donostiarra, Hondarribi eta Donostia Arraun Lagunak taldeekin batera.

Ondoren gizonezkoen txanda helduko da. Zumaia, Zarautz, eta Getaria bigarren txandan lehiatuko dira, San Juanekin batera. Orio, berriz, hirugarrenean, Hondarribi, Donostiarra eta San Pedrorekin. Azkenak izango dira beteranoak, eta hiru taldek hartuko dute parte; Zarauzko Badok 13 ontzikoek, Zumaiako Beteranoek eta CD Fortunak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide