Paella lehiaketarekin amaitu dira Narrondoko festak

Baleike 2019ko uztailaren 14a

Atzoko haur jolasen eta saiheski eta sardina dastaketaren ondoren, gastronomia izan da gaur protagonista Narrondo auzoan. Bertako bizilagunek paella lehiaketan hartu dute parte. Arroza, olioa eta gainerako osagaiekin osatu dituzte beraien paellak. Epaimahaiaren esanetan, onena Maria Luisak eta Leirek prestatutakoa izan da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide