Zestoa eta Zumaia arteko Narrondo auzoan sankristobaletan murgilduta jarraitzen dute, eta gaur, larunbata, umeek ere izan dute zer gozaturik jaietan. Arratsaldean, txokolatada egin dute auzotarrek, eta sabela ondo beteta zutela ekin diote aurrekoz jokatu duten karakol lasterketari. Dozenaka umek parte hartu dute txapelketan, eta Gorriti epaile lanetan zela, giro ona izan da nagusi saioan zehar. Segidan, Gorritiren eta Lopeneren animaliekin jolasteko aukera izan dute haurrek eta gaztetxoek.
Gaurko egitaraua amaituta, azken txanpan sartu dira Narrondoko sankristobalak. Bihar, igandea, amaituko dira festak, eta orduan ere izango da zer gozaturik: goizean, dantza tailerra eskainiko du Astindu taldeak, eta 13:30ean, paella lehiaketa hasiko duten. Paella janarekin agurtuko dituzte jaiak.