Giro ederrean ospatu dute San Kristobal eguna Narrondon

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 11

San Kristobal eguna ospatu zuten atzo, asteazkena, Narrondon. Auzoko zaindariaren egunean, goizez, herri meza eta hamaiketakoa izan zuten; arratsaldean, berriz, sagardo dastaketa. Goizez bezala, giro ona izan zen Narrondon arratsaldean ere, eta bertaratu zirenek sagardoa dastatzeko aukera izan zuten, zikiro pintxoez lagunduta. Musika latinoamerikarra jotzen duen Son LT taldeak girotu zuen arratsa. Gaua amaitzeko, Jon Txikiren bakarrizketa emanaldia izan zen. 

Hona hemen atzoko irudiak:

Sankristobalek bihar jarraituko dute Narrondon, igandera arte. Hona hemen egitaraua:

Uztailak 12, ostirala

21:30. Mus eta eskoba txapelketarako izen ematea. Mus txapelketa: 25 euro bikoteko. Eskoba txapelketa: 12 euro bikoteko.

22:00. Mus txapelketa.

Uztailak 13, larunbata

17:00. Txokolatada

17:30. Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti.

18:30. Gorriti/Lopene bere animaliekin. Amaieran, entzierroa. Ondoren, toka txapelketa.

21:00. Sardina jana, doan. Saiheskia, ordainduta. Jarraian, Hemengattun taldearekin erromeria.

Uztailak 14, igandea

11:30. Dantza tailerra, Astindu taldearen eskutik.

13:30. Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira. Ondoren, paella jana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide