ETBko 'Karabana' saioa grabatu dute Zumaiako Itzurun hondartzan

Baleike 2019ko uztailaren 10a

Sukaldaritza oinarri bezala duen uda garaiko programa da Karabana, eta atzo Zumaian izan zen. Itzurun hondartzan, hain zuzen ere. Herrietako elkarteak edo pertsonak gonbidatzen dituzte eta, Zumaiako kasuan, Maddalen Arzallus, Astindu dantza taldea, Musika Banda, bateleruak edota Inazio Tolosa aktoreak izan ziren protagonistak. Saioa gaur emango dute ETB-1en, 21:10etatik aurrera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide