Bideoa: Irailaren 16an hasiko da Baglietto, Ibarguren eta Gartziaren aurkako epaiketa

Urola Kostako Hitza 2019ko uztailaren 9a

Irailaren 16an emango diote hasiera '11/13' auziko makroepaiketari. Euskal presoen babes taldeetako 47 kide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean; tartean, Ainhoa Baglietto zarauztarra, Eneko Ibarguren azpeitiarra eta Nagore Gartzia zumaiarra. Hona hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Erlo Telebistarekin elkarlanean Bagliettori egindako elkarrizketa.

ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, euskal presoen babes taldeetako 47 kide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, irailaren 16tik aurrera. Zortzi eta 21 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskalak auzipetu guztientzat, eta tartean da Ainhoa Baglietto abokatu zarauztarra, Eneko Ibarguren azpeitiarra eta Nagore Gartzia zumaiarra.

Hala, IrtenBidera dinamika jarri dute martxan Euskal Herriko hamaika txokotan, baita eskualdean ere. Ainhoarekin izenpean abiatu dute kanpaina Zarautzen; Azpeitian, Ibargureni babesa adierazteko agerraldia iragarri dute biharko; eta Zumaian, Nagore Zumaian dinamikari heldu diote.

Hona hemen UROLA KOSTAKO HITZAk Erlo Telebistarekin elkarlanean Bagliettori egindako elkarrizketa, bideoan jasota.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide