Zarauzko Enbatak eta Orio B traineruak bandera bana irabazi dute gaurko estropadetan

Aiora Larrañaga 2019ko uztailaren 6a

Orioko emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak azkarrenak izan dira A Coruñan, baina bihar erabakiko da nork ekarriko duen bandera etxera.

Traineru denboraldia pil-pilean dago eta eskualdeko taldeak maila ona ematen ari dira liga desberdinetan. Gaur esaterako, bi bandera lortu dituzte eskualdeko taldeek, KAE 1 Ligan Zarauzko Enbata ontziak irabazi du XXXI. Plentziako Ikurriña eta KAE 2 Ligan Orio B trainerua izan da nagusi Mutrikun.

Gainera, Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen ontzi nagusia eta emakumezkoen taldea A Coruñan dira (Galizia) Bandera Cidade de Coruña bandera irabazteko lehian. Bi jardunaldi izango ditu arraun hitzorduak, gaurkoan azkarrenak izan dira Orioko emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak, baina bihar erabakiko da nork ekarriko duen bandera etxera.

KAE 1 Ligako estropadako sailkapena:
1.- Zarautz 20:11,51
2.- Deustu 10:15,41
3.- Donostiarra 10:24,63
4.- Getaria 20:26,67
5.- San Juan 20:28,00
6.- Pedreña 20:33,07
7.- Arkote 20:34,58
8.- Santoña 20:41,21
9.- Zumaia 20:45,65
10.- Camargo 20:46,50
11.- Hibaika 21:07,37
12.- Lapurdi 21:08,03

KAE 2 Ligako estropadako denborak
1.- Orio 20:39,56
2.- Castro 20:43,32
3.- Bermeo 20:55,61
4.- Getxo 20:56,34
5.- Portugalete 21:05,82
6.- Hondarribia 21:09,02
7.- Busturialdea 21:12,99
8.- San Juan 21:17,12
9.- Castro 21:29,61
10.- Mutriku 21:33,18
11.- Portu-Deusto 21:49,54

Eusko Label Ligako estropadako denborak
1.- Orio 19:27,78
2.- Santurtzi 19:31,84
3.- Hondarribia 19:39,18
4.- Urdaibai 19:42,98
5.- Zierbena 19:44,14
6.- Donostiarra 19:53,16
7.- Cabo 19:58,20
8.- Ondarroa 20:08,34
9.- Kaiku 20:25,60
10.- San Pedro 20:33,34
11.- Astillero 20:35,84
12.- Lekittarra 20:44,12

Eusko Tren Ligako estropadako denborak
1.- Orio 10:56,80
2.- Arraun Lagunak 11:02,48
3.- Hondarribia 11:18,08
4.- Donostiarra 11:29,82

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide