Uztailaren 6an hasiko dira sanfermiñak Iruñean eta Euskal Herriko beste hainbat herritan, eta ohi bezala, San Fermin txikiak egingo dituzte egunotan eskualdeko umeek. Zumaian, esaterako, gaur bertan egin dituzte entzierroak herriko kaleetan zehar. Txikienak Puntanuetan ibili dira kartoizko zezenaren aurrean; zaharragoak, Erribera kalean. Zuri-gorriz jantzita, helduen irrifarreak eragin dituzte euren lasterkaldi eta emozio aurpegiekin.