Rosi Garbiketak enpresak Korta industrialdean duen pabilioia kiskali du sute batek

Baleike 2019ko uztailaren 4a

Gertakaria 16:20ak aldera izan da, Jose Mari Korta industrigunean. Suak sortu duen kea Zumaia osotik ikus zitekeen.

Udaltzaingotik adierazi digutenez, sua Rosi Garbiketak enpresak Gorostiagako industrigunean duen pabilioian izan da. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta 18:00ak alderako sua kontrolpean zuten. Zorionez, zauriturik ez da izan, baina kalte materialak handiak dira. Udaltzaingoaren esanetan, enpresa erabat erre da, eta suak kalteak eragin ditu ondoko enpresetako hormetan ere. Une honetan ez dakite zerk eragin duen sua. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide