Donosti Cup futbol txapelketako hainbat partida jokatuko dute datorren astean, Azpeitian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. Hain zuzen ere, astelehenetik ostegunera –uztailaren 8an, 9an, 10ean eta 11n– lehiako neurketa ugari ikusi ahal izango dira herri horietako futbol zelaietan. Azpeitian, Garmendipeko zelai artifizialean izango dira partidak; Orion, Antillan; Zarautzen, Astin; Zestoan, Iraetan; eta Zumaian, Aita Marin.
Mundu osko hainbat txokotatik etorritako neska-mutilek neurtuko dituzte indarrak zelai horietan, egun osoan zehar. 10:00etan hasiko dituzte partidak, eta arratsaldera bitartean futbolak hartuko ditu zelaiak. Lotura honetan ikus daitezke gune bakoitzean jokatuko dituzten partiden ordutegiak.