Bihar zozkatuko ditu Zumaiako udalak Kantauri plazako hiru etxebizitza tasatu

Baleike 2019ko uztailaren 4a

Kantauri Plazako 4. atariko 1A, 1C eta 1D etxebizitzak zozketatuko ditu bihar Zumaiako udalak. Zozketa bihar goizeko 11:30ean izango da, notario aurrean.

Eskatzaileek eskaera egin eta hamar eguneko epea izan zuten alegazioak aurkezteko. Epe horretan alegazio bakarra egon da, nortasun agiriak zerrendan akatsa zuela adieraziz, eta Udalak akatsa zuzendu du. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, eskatzaileen behin betiko zerrenda onartu zen pasa den ekainaren 26ean alkate dekretu bidez.

Bada, behin betiko zerrenda onartuta, uztailaren 5ean egingo da Kantauri Plazako 4. atariko 1A, 1C eta 1D etxebizitzen zozketa. 4. atariko lehen solairuko A, C eta D etxebizitzak zozkatuko dira. A etxebizitzak 84,39 m²-ko azalera du, C etxebizitzak 96,45 m²-koa eta D etxebizitzak 89,99 m²-koa. Etxebizitza bakoitza garaje plaza batekin eta trastelekuarekin esleituko da. Prezioei dagokionez, A etxebizitzak 238.189,47 euroko prezioa izango du, C etxebizitzak 263.234,52 eurokoa, eta D etxebizitzak 252.755,19 eurokoa.

Hemen ikus dezakezue eskatzaileen behin betiko zerrenda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide