Narrondon asteburu honetan eta hurrengoan ospatuko dituzte sankristobalak

Urola Kostako Hitza 2019ko uzt. 1a, 15:45

Hilaren 5etik 14ra, bost festa eguneko egitaraua prestatu dute. Itziarko giza proba taldearen eta astoaren arteko desafioarekin eta bertso afariarekin hasiko dtuzte festak, ostiralean. Larunbatean ere bertso afaria izango da Narrondon, Gure Ametsa elkarteak antolatuta.

Aurten ere izango dute astoaren eta giza proba taldearen arteko desafioa Narrondoko jaietan.

San Kristobal festak ospatzen hasiko dira asteburu honetan Narrondon. Bi asteburutarako prestatu dute jai egitaraua, datorrenerako eta hurrengorako. Uztailaren 5etik 14ra, bost egunetan izango dituzte festako ekitaldiak Narrondon; asteazkenean, hilaren 10ean, ospatuko dute zaindariaren eguna.

Itziarko giza proba taldearen eta astoaren arteko desafioarekin eta bertso afariarekin hasiko dtuzte festak, ostiralean. Hurrengo astean, berriz, asteazkenean, ostiralean, larunbatean eta igandean izango dituzte jai giroko hitzorduak Narrondon; sagardo, dastaketa, sardina, saiheski eta paella janak, karta eta paella txapelketak, musika eta dantzarako aukerarik ez da faltako.

Egitaraua

Uztailak 5, ostirala

19:30. Suziriak, jaiak hasteko. Ondoren, desafioa: Oikiako Peio astoa Itziarko Jun o Lehertu giza proba taldearen kontra.

21:00. Bertso afaria, Sebastian Lizaso, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin eta Jagoba eta Maddalen trikitilariekin. Jarraian, erromeria. Izen ematea: 648 828 298 edo 628 245 780 telefono zenbakietara deituta.

Uztailak 10, asteazkena - San Kristobal eguna

10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.

11:00. Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian.

19:00. Sagardo dastaketa zikiro pintxoekin, Son LT taldeak alaituta.

21:30. Jon Txikiren monologo emanaldia.

Uztailak 12, ostirala

21:30. Mus eta eskoba txapelketarako izen ematea. Mus txapelketa: 25 euro bikoteko. Eskoba txapelketa: 12 euro bikoteko.

22:00. Mus txapelketa.

Uztailak 13, larunbata

17:00. Txokolatada

17:30. Karakol lasterketa. Epailea: Gorriti.

18:30. Gorriti/Lopene bere animaliekin. Amaieran, entzierroa. Ondoren, toka txapelketa.

21:00. Sardina jana, doan. Saiheskia, ordainduta. Jarraian, Hemengattun taldearekin erromeria.

Uztailak 14, igandea

11:30. Dantza tailerra, Astindu taldearen eskutik.

13:30. Paella lehiaketa. Osagaiak bertan emango dira. Ondoren, paella jana.

 

Gure Ametsaren egitaraua

Aurten ere, Gure Ametsa elkarteak bere egitaraua prestatu du sankristobaletarako. Honakoa da:

Uztailak 5, ostirala

19:30. Sagardo dastaketa.

22:00. Mus txapelketa. Izen ematea: bikoteko 25 euro.

Uztailak 6, larunbata

22:00. Bertso afaria, Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Sarrerak salgai Narrondo tabernan eta Bittarte erretegian.

Uztailak 7, igandea

11:00. Larrazabal igoera txirrindulari proba. Ondoren, txakolin dastaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide