San Joan bezperan, suaren bueltan dantzan

Baleike 2019ko ekainaren 24a

San Juan iturrin piztu dute sua urteko gaurik luzeenean. Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzariek suaren inguruan dantza egin, eta txikienek erabilitako koadernoekin suspertu dute sua. Gernika parkean jarraitu zuen festak: joaldunek sua piztu eta, Astinduko kideek hainbat dantza eskaini zituzten. Ondoren, herritar ugari gerturatu zen suaren ingurura, Polkadoinuez dantzatzera. Hona hemen Arnaitz Rubio Aprearen argazki bilduma. 

Argazki guztiak ikusteko, jo Baleike.eus-era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide