Zaintza Martxan lelopean, Gipuzkoa zeharkatuko dute sei etapatan adineko egoitzetako langaileek. Hilabeteak daramatzate protestan, lan baldintza hobeak eskatuz enpresei eta aldundiari. Egitasmo hau ELA sindikatuak deitu du, eta ekainaren 24tik 29ra egingo dute ibilbide osoa.
Urola Kostari dagokionez, ekainaren 25ean 10:00etan abiatuko dira Getariako portuko sarrerako aparkalekutik. Oinez, Zumaiako udaletxeraino joango dira. 12:00etan iristea aurreikusi dute.
Azken etapa Donostian iango da. Ordu berean, Txaran elkartuko dira (Intxaurrondon dagoen adinekoentzako zerbitzua da), eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzara joango dira. Zehaztu dutenez, Okendo eta Bengoetxea kaleetatik Gipuzkoa Plazara egingo dute bidea. 11:15ean amaitzea espero dute.