Hirugarren bandera ere, Zarautzera

Onintza Lete Arrieta 2019ko ekainaren 23a

KAE1 ligako hirugarren jardunaldia jokatu zen atzo arratsaldean Donibane Lohizunen, eta estropada onena Enbatak egin zuen berriz ere. Zazpigarren sailkatu zen Getaria, eta zortzigarren, Zumaia.

Dotore dabil Zarautz Arraun Elkarteko lehen taldea. Ligako hiru jardunaldiak irabazi ditu Enbatak, azkena atzo, Donibane Lohizunen. 21:03:23 denbora egin zuten Gari Urangaren mutilek, eta lau segundoko tartearekin irabazi zuten estropada.

Deusto-Bilbo izan zen bigarren sailkatua, eta Donostiarra, hirugarrena. Eskualdeko beste taldeei dagokienez, zazpigarren eta zortzigarren sailkatu ziren, hurrenez hurren, Getaria eta Zumaia. 21:34,87 denbora egin zuten getariarrek, eta 21:41,80, zumairrek. Hemen ikus daitezke emaitza guztiak.

Sailkapen nagusian ere aurrena

Hiru estropadak irabazita, sailkapen nagusian 36 puntu ditu jada Zarautzek, eta lider da, bigarrenak baino bost puntu gehiagorekin. Duesto-Bilbao dago, hain zuzen, bigarren toki horretan.

Getaria zortzigarren postuan dago,  17 punturekin, eta Zumaia bederatzigarren da, 12 punturekin. Sailkapenaren behealdean dauden Hibaika eta Lapurdirengandik hurrun daude momentuz puntuaziori dagokionez, 4 eta 5 baitituzte horiek.

KAE1 ligako hurrengo hitzordua hilaren 29an izango dute, Baionan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide