Orientazio ibilaldia eta eskalada topaketa izan dira Zumaian, haurren artean mendizaletasuna bultzatzeko

Baleike 2019ko ekainaren 22a

Haurrei eta gazteen arteko mendizaletasuna bultzatzeko asmoz, eskalada topaketa eta orientazio ibilaldia izan dira larunbat arratsaldean Beheko plazan. 

16:00etan hasi dira orientazio probako parte hartzaileak, 5, 4 edo 2 kilometroko hiru ibilbideren artean aukeratu ondoren. Zumaiako hiri eremuan zehar osatu dute lasterketa. Eskalada proban, aldiz, 5 eta 16 urte bitarteko haurrek hartu dute parte.

Argazki bilduma osorik ikusteko, jo Baleike.eus-era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide