Master mailako igerilariek Itzurun eta Talaipe arteko zeharkaldia egingo dute ostiral arratsaldean. 18:00etan abiatuko dira Itzurun hondartzatik, eta ordubete geroago, 19:00ak aldera, Talaipera heltzea aurreikusten dute. Han haur igerilariak izango dituzte zain, eta denek batera Talaipe eta Abascal arteko zatia egingo dute igerian.
Pulpo elkartean egingo duten afari-meriendarekin amaituko dute eguna.