Bi emakume erasotu dituzte bart gauean Zumaian

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 16a

Erasotzaileek bi emakumeak etxera bidean jarraitu eta biak kolpatu dituzte. Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea izango da bihar, Martxoak Zortzi Plazan.

Bart gauen Zumaiako bi emakume etxerako bidean erasotuak izan dira. Erasotzaileek bi emakumeak atzetik jarraitu ostean biak kolpatu dituzte.

Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea izango da bihar, ekainak 17 astelehena 19:30ean, Martxoak Zortzi Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide