Adegi bandera ere irabazi du Enbatak

Urola Kostako Hitza 2019ko ekainaren 16a

Borobildu egin du denboraldiaren hasiera Enbatak. Asteburu berean bi bandera ekarri dituzte etxera. Getariak zazpigarren egin du, eta Zumaiak, berriz, hamargarren. ETE ligan, hirugarren postuan sailkatu dira gaurkoan zumaiarrak.

Adegi bandera irabazi dute gaurkoan Zarauzko arraunlariek. Indarrez hasi zuten KAE 1 ligako denboraldia atzo lehen estropada irabazita, eta gaur, maila berari eustea lortu dute. 20:55'70eko denbora egin dute, eta San Juango ontzia izan da bigarrena helmugaratzen, hiru segundo beranduago.

Getariako ontzia zazpigarrena izan da helmuga zeharkatzen, 21:21'84ko denborarekin. Zumaia, berriz, hamargarren iritsi da 21:40,45ean.

ETE ligan hirugarren postuan geratu dira zumaiarrak gaurkoan; Hibaika txapelduna baino sei segundo beranduago gurutzatu dute helmuga. Hibaikak, Zarautzek bezala, bitik bi bandera eskuratu ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide