Gaur hasi da denboraldia KAE 1 eta ETE ligako arraunlarientzat. Guztira, eskualdeko lau traineruk lehiatuko dute bi liga horietan: Zumaiak ETEn eta Getariak, Zarautzek eta Zumaiak KAE 1en.
Lehen estropada honetan, Zarautzek eskuratu du Pasai Donibaneko bandera, 20:12'96ko denbora eginda. Getaria zortzigarren geratu da (20:40,30) eta Zumaia, bederatzigarren (20:43'52). Gauzak hala, lehen estropada izanik, gaurko sailkapena bezala dago oraingoz ligako sailkapena ere. Beraz, momentuz, Enbata dua buruan.
ETE ligan bi segundogatik ez dute irabazi zumaiarrek. 11:12,5eko denbora egin dute, San Juanen, hauentzat ere ligako lehena izan den estropadan. Igartza bandera, horrenbestez, Hibaikarentzat izan da.