Ostiralean, arratsaldeko seietarako bost minuturen faltan, botako dute festen hasiera adierazten duen suziria Alai auzategian. Ondoren, 18:00etan hasita, Yumping eta Zumba erakustaldia eskainiko dute Gym Saitoren eskutik. 19:30ean, trikipoteoa egongo da Zutrik taldearen eskutik, eta bi ordu geroago, berriz, Dj Remember Festa. Amaitzeko, 22:00etan hasita, auzoko mus txapelketa izango da Zumaia hotelean. Final erdiak eta finala, aldiz, Ilargi tabernan jokatuko dira.
Larunbatean, VII. Motorzaleen eguna ospatuko da. Askotariko egitaraua antolatu dute Urola Kosta Bikers taldekoek. 09:30ean ongi etorria egingo zaie motorzaleei eta kamiseta eta opari bana emango zaie. 11:00etan motor irteera egingo dute auzotik, eta ordubete beranduago amaitutzat emango da. Eguerdiko ordubatean taldeko argazkia aterako dute, eta ordu laurden geroago, Itzurun aldera egingo dute irteera. Ondartxo plazan egingo dute geldialdia eta bertan erakustaldi moduko bat egingo dute. Ondoren, 14:30ean, parte hartzaileek bazkaria izango dute Zelai hotelean, eta 17:00etan topaketa hasitako lekura itzuliko dira. 18:00etan zozketa izango da, eta, amaitzeko, motor erakustaldia egongo da 19:00etan. Egunarekin amaitzeko, berriz, Zaragozako su-etxearen eskutik su artifizialak izango dira 22:45ean.
Igandeko eguna katxaperoekin hasiko da 10:25ean, eta handik ordubetera, gaztetxoen II. Duatloi lasterketa jokatuko da ZTTren eskutik. Eguerdian trikitixa saioak alaituko ditu auzoko kaleak eta 12:30ean, Rueda Cubana emanaldia egongo da. 13:00etan, trikipotea izango da, eta arratsaldean, jaiekin amaitzeko, hiru ekintza egongo dira: 17:00etan Gorriti, 18:00etan puzgarriak eta 20:00etan apar festa.
Egitarau horretaz gain tiobiboak egongo dira jarrita bihartik igandera bitartean Aitzuri frontoi parean.