Iker Zubeldia izango da bertsolarietako bat.
Zestoa eta Zumaia arteko Narrondo auzoan bertso afaria egingo dute uztailaren 6an, larunbata. Gure Ametsa elkartean izango da saioa, 21:30ean hasita. Julio Soto eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan, eta dagoeneko salgai daude sarrerak, Bittarte erretegian eta Narrondo tabernan, 30 euroren trukean.