Xabier Olaziregik, Jurdan Arakistainek eta Joseba Altunak Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketa irabazi dute

Julene Frantzesena 2019ko ekainaren 3a

Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketaren finalak jokatu zituzten hainbat lagunek joan zen zapatuan, Andoainen (Gipuzkoa). Adimen urritasuna duten lagunek jokatu zuten Liga Gorriko finala; hain zuzen ere, Xabier Olaziregi zumaiarrak eta Iñaki Divassonek Lorea Iribar zarauztarraren eta Xabier Villarren kontra jokatu zuten partida, eta Olaziregi eta Divasson nagusitu ziren, 18 eta 15.

Bigarren finala, Liga Urdinekoa, berriz, Jurdan Arakistain zestoarrak eta Joseba Altuna oriotarrak jokatu zuten Haritz Lertxundi zarauztarraren eta Iraitz Huegunen kontra. 18 eta 9 nagusitu ziren Arakistain eta Altuna.

Horrenbestez, Olaziregik, Arakistainek eta Altunak txapelketa irabazi dute, eta txapel nahiz oroigarri bana eskuratu zuten horiek. Pala Egokituko Gipuzkoako Txapelketan guztira adimen urritasuna duten hamabi pilotari aritu dira lehian.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide