Irudietan: Antiguako Ama Estropada irabazi du Orioko emakumezkoen txalupak

Aiora Larrañaga 2019ko ekainaren 3a

(Argazkiak: Joxemari Olasagasti eta Bermeo Arraun Argazkiak)

Eskualdeko traineruak aurre denboraldiaren azken txanpan murgilduta daude, eta estropadak izan dituzte pasa den asteburuan. Larunbatean Mutrikuko XX. Bandera Traineru Estropada izan zuten jokoan, eta igandean, Antiguako Ama estropada jokatu zen Ondarroan. Orioko emakumezkoen trainerua izan da asteburuan garaipena lortu duen eskualdeko talde bakarra.

Lehia estua
Emakumeen estropadan lehia estua izan zen. Hamabi ontzik parte hartu zuten erlojuaren aurkako proban, eta oriotarrek (10:48,52) denborarik onena egitea lortu zuten, hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren Tolosaldeari (10:52,24) eta Arraun Lagunak taldeari (10:52,34) hiru segundo eskas aterata. Seigarren sailkatu zen zumaiarren ontzia, 10:55, 74 denbora eginda.

Gizonezkoen lehian bestalde, hirugarren postuan sailkatu zen Orioko (19:41,85) talde nagusia, Donostiarraren (19:28,52) eta Ondarroaren (19:36,18) atzetik helmugaratuta. Hamargarren izan zen Zarauzko Enbata (20:24:40) eta 14. postuan sailkatu zen Zumaia (20:33:97).

Mutrikun ere lehian
Mutrikuko estropadan, zarauztarrak (20:43,97) izan ziren eskualdeko parte-hartzaileen artean azkarrenak, zazpigarren eginda. Orio Arraun Elkarteko harrobiko taldea bederatzigarren postuan sailkatu zen, ibilbidea 20:55,81 denboran osatuta, gertutik jarraitu zion Getariako (20:58,29) ontziak, oriotarrengandik hiru segundo eskasera helmugaratuta, eta 13. postuan sailkatu zen Zumaia (21:16,16).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide