Omenaldi hunkigarria jaso du Zumaian Jose Manuel Agirre 'Endañeta'-k

Baleike 2019ko ekainaren 2a

Garaian egiten ziren herri jaialdien antzera, plazan eta kirolaren bueltan omendu dute Endañeta harri-jasotzailea.

Aurreskua eskaini diote lehendabizi, eta lore-sorta zein txapelak jaso ondoren eman diote hasiera festari. Herritar ugari gerturatu da Odietara, jaiaz gozatzera.  

Aizkolari eta harri-jasotzaileez gain, bertan izan dira trikitilariak eta Sebastian Lizaso eta Millan Telleria bertsolariak.

Argazki bilduma ikusteko, jo Baleike.eus-era.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide