Gizonezko baten gorpua agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan

Urola Kostako Hitza 2019ko maiatzaren 29a

 

Gaur, asteazkena, gizonezko baten gorpua agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan, Itzurun eta San Telmo bereizten dituen brankadaren parean. Zumaiako Udaltzaingoak 16:00 aldera jaso du abisua. Udaltzaingoak UROLA KOSTAKO HITZAri jakinarazi dionez, Itzurunen gizona begiztatu dutenean suspertzen saiatu dira, baina dirudienez, hilda zegoen dagoeneko.

Hondartzan zeuden hainbat lagunek ikusi dute gorpua marea jaisten hasi denean.

Identifikazio agiri bat aurkitu dute hondartzan, eta hildakoarena izan daitekeen egiaztatzen ari da Ertzaintza. Kaleko arropaz jantzita dago, eta 50 urte inguruko gizonezkoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide